Gizartea -

Iragarpena

Abisu horiak aktibatu dituzte asteburu honetarako Hego Euskal Herrian, beroagatik eta ekaitzengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak luzatu egin du abisu horia, tenperatura altu iraunkorrengatik; Aemetek gauza bera egin du Nafarroan, euri handia espero baita erdialdean eta Erriberan.

Itsasoa Galeatik (Getxo), gaur goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarreta
Itsasoa Galeatik (Getxo), gaur goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarreta
Itsasoa Galeatik (Getxo), gaur goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarreta

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meteorologia zerbitzuek abisu horiak ezarri dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, hainbat fenomeno meteorologiko direla eta: tenperatura altuak espero dira lehen kasuan, eta euria eta ekaitzak bigarrenean.

Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia luzatu du asteburu osorako, tenperatura altu iraunkorrak espero baitira.

Abisu horia larunbat eta igande osoan egongo da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan. Kostaldean tenperatura minimoa 20 gradukoa izango da eta maximoa 28 gradukoa. Kantauri aldeko barnealdean, berriz, tenperatura minimoa 19 gradukoa izango da eta maximoa 30 gradukoa.

Bestalde, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du Nafarroako zenbait tokitan, ordubetean 20 litro bota ditzakeelako lurraldearen erdialdean eta Ebroko Erriberan, ekaitzekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Alerta meteorologikoak argazkiak EAE albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ekaitzak albisteak Bero-boladak azken ordukoa