Gizartea -

Gatazka

Familia elkarteek premiazko bilera bat eskatu diote Bildarratzi eskola-garraioaren harira

"Ikasturtea hasi eta astebetera, Arabako eta Bizkaiko milaka ikaslek eskola garraiorik gabe jarraitzen dute", salatu dute.

Haurrak eskola batean. Argazkia: EITB
Haurrak eskola batean. Argazkia: EITB
Haurrak eskola batean. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak "premiazko" bilera bat eskatu dio Jokin Bildarratzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari Bizkaian eta Araban eskola garraio enpresekin dagoen arazoaz hitz egiteko.

Ehigek ohar batean azaldu duenez, ikasleen gurasoak planto egin duten enpresekin elkartu zirenatzo haien bertsioa ezagutzeko.

"Ikasturtea hasi eta astebetera, Arabako eta Bizkaiko milaka ikaslek eskola garraiorik gabe jarraitzen dute", salatu dute.

Ehigek uste du "onartezina" dela "eskola publikoaren beharrei erantzun egokirik eman gabe" ikasturtea hasi izana.

"Eskola garraioa ezinbestekoa da hezkuntza bermatzeko, eta ez dugu etsiko", azaldu dute elkartetik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak Lan gatazkak