Gizartea -
Prostituzioa
Hasi da pertsonen trafikoaz akusatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa Donostian
Auzipetuak bost gizon eta bi emakume dira. Epaiketa urriaren hasierara arte luza daiteke. 2017tik 2019era bitartean Venezuelatik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartzen zituzten, akusazioaren arabera. 4 eta 158 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte eurentzat.
EITB Media
Donostian hasi da pertsonen trafikoaz akusatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa. Auzipetuak bost gizon eta bi emakume dira. Epaiketa urriaren hasierara arte luza daiteke.
2017tik 2019era bitartean Venezuelatik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartzen zituzten, akusazioaren arabera. 4 eta 158 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte eurentzat.
Emakumeei agintzen zieten garbitzaile edo zaintzaile izango zirela, baina behin hona iritsita, prostituitzera behartzen zituzten. Astean zazpi egunez egiten zuten lana eta egunean 24 orduz, gainera, doan, euren bidaia ordaintzen zuten arte.