Gizartea -
Erasoa Zornotzan
Bizkaiko Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu Alexandru Ionitak jasotako jipoian nahasitako zazpi gazte
Urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa. Jipoian parte hartu zuten 8 adingabeak martxoan kondenatu zituzten.
EITB Media
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu 2021eko uztailean Zornotzan Alexandru Ionita gazteari ustez eraso bortitza egin zioten zazpi gazte.
Hain zuzen ere, urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa, eta gutxienez 25era arte iraungo du.
Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra eskatuko du horientzat, hilketa-saiakera egotzita.
Jipoian nahasitako zortzi adingabeak martxoan epaitu zituzten, eta 3 eta 6 urte arteko zigorrak ezarri zizkioten, gaztea hiltzen saiatu zirela frogatutzat jota. Horrenbestez, zentro itxi batean bete beharko dute kondena.
Ikerketaren arabera, 16 pertsonak hartu zuten parte Alexandru Ionitak jasotako jipoian.
Bien bitartean, eraso hura jazo eta bi urtera, gazteak borrokan jarraitzen du, berriz ibiltzeko itxaropenarekin.
EITBk bisita egin zion ekainean, Bartzelonako klinika batean: