Gizartea -
Trafikoa
A-15ak eta AP-8ak, Berastegi eta Elgoibar parean, normaltasuna berreskuratu dute goizeko ezbeharren ostean
Zirkulazioa zaildu dute ezbeharrok, baina horietan ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Furgoneta batek istripua izan du AP-15 autobian, Berastegi parean, 07:00ak jo baino bost minutu lehenago. Ezbeharrak bi kilometro inguruko auto-ilarak sortu ditu bertan, nahiz eta dagoeneko, Trafiko Zuzendaritzak eitb-eus-i jakinarazi dionez, errepidea garbi geratu da.
Bestalde, AP-8an zirkulazioa zaildu du 08:00ak aldera auto biren eta kamioi baten artean jazo den istripuak. Han ere bi kilometrotik gorako auto-ilarak sortu dira.
Ezbeharrotan ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea