Gizartea -

Lan istripua

54 urteko baso-langile bat hil da Elorrion

Beharginak istripua izan zuen hilaren 5ean, eta ostiralean, irailak 8, hil zen.

AGENCIAS | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamalau urteko gizonezko langile bat hil zen joan den astean Elorrion (Bizkaia), egun batzuk lehenago baso-lanak egiten ari zela istripua izan eta gero, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Zentralaren arabera, langileak Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat egiten zuen lan. Antza denez, zuhaitz batek buruan kolpatu zuen.

LABek elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta lagunei. Era beran, deitoratu du "gutxienez" 36 direla jada aurten lan istripuan hildako langileak.

Sindikatu abertzaleak salatu egin ditu baso-langileen artean egon ohi diren istripuak, eta ohartarazi du Bizkaian eta Gipuzkoan egur-esplotazioan "prekaritate" handia dagoela "enpresek mozkinak lortu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Euskal mendiak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Durangaldea albisteak