Gizartea -

Hezkuntza

Bildarratzek "familiak bahitu gisa erabiltzea" leporatu die autobus-enpresei

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan, Hezkuntza sailburuak ziurtatu du zerbitzua "nolabait" bermatuko dutela eta familiei kalte-ordaina emango dietela. Ondoren, Dantzerti Eskolaren ikasturteari hasiera emateko ekitaldian, sailburuak "jarrera aldatzeko" eskatu die eskola-garraioko enpresei.

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Irudia: EITB
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Irudia: EITB
Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioko enpresei ''beren jarduna berriz aztertzeko'' eskatu die

1:06

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak "familiak bahitu gisa erabiltzea" leporatu die autobus-enpresei.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak enpresek eskatutako kautelazko neurriak baztertu zituen joan den astean, eta zerbitzua emateko betebeharra gogorarazi zien. Bizkaia eta, bereziki, Araba eskola-garraiorik gabe geratu dira ikasturte hasieran, 30 bat enpresak lanuztea hasi baitute.

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan, Bildarratzek esan du ez duela "daturik" garraio-enpresak gaur zerbitzua ematen ari diren esateko, "beraiek bidaltzen dizkiguten mezu kontraesankorrez gain".

Bildarratzen hitzetan, hezkuntza funtsezko zerbitzu publikoa da, eta garraioa ere bai. Sailburuaren arabera, zerbitzua "nola edo hala" bermatuko dute eta familiei kalte-ordaina emango diete. Hala ere, egoera "oso azkar" konpontzea espero duela esan du.

Jaurlaritzako arduradunak gogorarazi duenez, "zuzenbide estatu batean gaude". "Zu, ni eta garraiolariak zuzenbideak behartzen gaitu", gaineratu du. Zentzu horretan, garraiolariek "ez dute legearen aurrean intsumisioa erabili behar", horren aburuz.

Bildarratzek onartu du enpresek legea erabili dutela, Eusko Jaurlaritzara jo dutelako kautelazko neurri batzuk eskatzeko, baina atzera bota dizkietela erantsi du. Horregatik, "arrazoia ematen ez zaien bitartean, agindu exekutiboa dute, eta legea betetzen ez badute, ondorioak izango dituzte", ohartarazi du.

Sailburuak berretsi du "agindu exekutibo bat" dagoela "zerbitzua eman dezaten". Azpimarratu duenez, "zerbitzuaren benetako kostua eta etekin industrialaren % 6 ordaintzen ari gatzaizkie", eta irizpide hori, gainera, "bidezkoa" iruditzen zaiola esan du.

Agintariaren ustez, "deigarria" da Gipuzkoan ibilbideen % 100 betetzea, Araban % 60 eta Bizkaian % 10 inguru. Hala ere, sailburuak ukatu egin du prezioen kartel bat dagoela: "Nik ez dut sekula prezioen kartelaz hitz egin".

Ondoren, Dantzerti - Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren 2023-2024 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian parte hartu aurretik, sailburuak "jarrera aldatzeko" eskatu die eskola-garraioko enpresei, horrek "ondorioak" dituelako enpresentzat eurentzat, ez baitute "inolako aitzakiarik legea ez betetzeko".

Egunotan gertatzen ari denak, enpresa batzuek zerbitzua ez ematea erabaki duten honetan, "familientzat eta haurrentzat oso ondorio larriak ditu", ohartarazi du, eta, horregatik, "egoera berriz aztertzeko eta jarrera aldatzeko" eskatu die enpresa horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Eusko Jaurlaritza Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Enpresaburuak Lan gatazkak