Gizartea -

EGURALDIA

Euri-jasa bortitzak eta ekaitz elektrikoak eguna amaitzeko, Bilbon eta inguruetan

Prezipitazioengatik ezarritako abisu horiak indarrean egongo dira asteleheneko 21:00ak arte. Cadaguako korridoretik Bilbo inguruetaraino gogotik bota du iluntze-gauean. Tximista bat erori da Portugaleteko gasolindegi batean.

Tximista Bilbon. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Tximista Bilbon. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Ekaitz elektriko bortitza Getxon

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko azken orduak euria eta ekaitz elektriko handiak ekarri ditu Bizkaira. 19:00etan zaparrada handiak bota ditu Enkarterrin, eta metro karratuko 15,6 litro ur pilatu dira Zallako estazioan ordubetean. Galindokoan, berriz, metro karratuko 15,9 litro bildu dituzte.

20:20 aldera, Enkarterriko ekaitza Bilbo Handira zihoala ohartarazi du Euskalmetek, eta hala izan da. 20:30-21:00 aldera, euri-jasa handiak izan dira Bilbon eta inguruetan, eta ur-putzu handiak eragin dituzte. Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute zenbait errepidetan.

Leioan ere lanean aritu dira ura sartu den lokaletatik ateratzen, eta Portugaleten, berriz, tximista bat erori da gasolindegi batean.

Euria ekaitz elektriko gogor batekin iritsi da. Bilbon argia joan da hainbat eraikinetan, EITBkoan barne, hainbat minutuz, eta zerua luzaroan argiztatu dute tximistek.

Hemen Algortan (Getxo) grabatutako irudiak:

Ekaitz elektriko bortitza Getxon
Ekaitz elektriko bortitza Getxon
Ekaitz elektriko bortitza Getxon

0:41

Abisu horian euriagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du iganderako eta astelehenerako, prezipitazio handiak izan daitezkeelako; izan ere, 15 litro bota ditzake metro koadroko. Mendebaldean espero dira eurite handienak, kasu batzuetan kazkabar eta guzti, eta orduko 60-80 kilometroko haize-boladak izan litezke. Egoera errepika liteke asteleheneko 00:00etatik 03:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Nafarroan, Aemetek alerta egoera ezarri du prezipitazioengatik eta ekaintzengatik gauerdira arte. Kazkabarra eta haize-bolada gogorrak espero dira bertan ere.

Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan
Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan
Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan

0:37

Astelehenean, ezegonkortasuna areagotu egingo da. Egunean zehar, zaparrada trumoitsuak bota ditzake han eta hemen, eta handiak izan daitezke zenbait lekutan. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta hego-ekialdekoa nagusituko da Ebroko ibarrean; isurialde atlantikoan, berriz, ipar ukitua izango du. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko diren bitartean, maximoak modu orokorragoan eta nabarmenago jaitsiko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak