Gizartea -

Trafikoa

AP-1 autobidea ireki dute bi noranzkoetan, goiza itxita eman ondoren

Kamioi batek auto bat atzetik jo du gaur goizean Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan, eta sutea eragin du horrek.

I.L.K. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, AP-1 errepidea itxi behar izan dute larunbat goizean istripu baten ondorioz, bi noranzkoetan.

Goizeko 11:10ak aldera, kamioi batek auto bat atzetik jo du Isuskitzako tunelean, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan, eta bi pertsona zauritu dira.

Kolpearen ondorioz, ibilgailuetako batek su hartu du, eta suhiltzaileak sortutako kea desagerrarazteko bertaratu dira. Bestalde, Ertzaintza ibilgailua istripuaren lekutik ateratzeko lanetan aritu da.

Istripuaren ondorioz, AP-1 errepidea itxi dute bi noranzkoetan, baina 13:25erako zabalik geratu da Irungo noranzkoan, eta, minutu batzuk beranduago, Madrilgoan.

Gainera, trafikoa N-1 errepidetik desbideratu ostean, 4 kilometroko auto-ilarak izan dira eguerdian inguru horretan, eta 6 kilometrokoak A-15 errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak azken ordukoa Errepideko istripuen biktimak Trafiko-istripua AP-1ean