Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu egin da Erandion auto-ilara luzeak eragin dituen lau autoren arteko istripua, Arrontegi zubian

14:30 aldera izan da ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 15:00etan sei kilometrotik gorakoak ziren auto-ilarak.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsalde honetako lehen orduetan auto-ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, Erandion, Arrontegi zubian lau autok izan duten istripu baten eraginez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

14:30 aldera izan da ezbeharra aipatu errepidean, Gurutzetako noranzkoan, eta bi errei itxi dituztenez, 15:00etarako sei kilometrora iristen ziren auto-ilarak. 

Dirudienez, lau autoren arteko txapazko instripu bat izan da eta inor ez da larri zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bilbo Erandio Bizkaiko albisteak Barakaldo Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera