Gizartea -

SUTEA

52 urteko gizonezko bat hil da Errenterian, bere etxebizitzan piztutako sute baten ondorioz

20:00ak inguruan piztu da sua, Herriko Enparantza plazako etxebizitza batean. Hasiera batean, eraikin osoa eta plaza hustu dituzte.

Gizonezko bat hil da Errenterian, bere etxebizitzan piztutako sute batean

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizonezko bat hil da Errenterian, bere etxebizitzan piztutako sute baten ondorioz. Suhiltzaileek gizonezkoa ateratzea lortu dute, baina ordurako hilda zegoen.

20:00ak inguruan piztu da sua, Herriko Enparantza plazako etxebizitza batean. Eraikineko teilatutik kea ateratzen zela ikusita, larrialdi zerbitzuetara deitu dute bizilagunek.  Hasiera batean, eraikin osoa eta plaza hustu dituzte, badaezpada.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea nola piztu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak