Gizartea -
BILBO
Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute lau orduz etenda egon ostean
Matxura 08:00ak baino lehentxeago izan da, eta Etxebarri eta San Ignazio arteko zirkulazioari eragin dio hasieran, baina 1. linean eta 2.ean izan du eragina azkenean.
EITB MEDIA
Bilboko metro zerbitzua etenda egon da gaur goizean, lau ordu baino gehiagoan, arazo elektriko baten ondorioz. Matxura 08:00ak baino lehentxeago izan da, eta epe horretan Etxebarri eta San Ignazio artean ordubete zerbitzurik gabe egon ondoren, Metro Bilbaok San Ignazio-Indautxu eta Bolueta-Basauri tarteetan zirkulazioa berrezartzea lortu du, baina zerbitzuak etenda jarraitu du Indautxu eta Bolueta artean. Azkenik, 12:00ak pasatxo zirenean, zerbitzua berrezarri dute metro osoan.
Metro Bilbaoko iturriek azaldu dutenez, katenaria osatzen duten kableetako baten hausturak eragin du arazoa.