Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat larri zauritu da N-124 errepidean, Berantevillan (Araba), izandako istripu batean

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute astearte honetan, 04:45 aldera; kotxearen gidaria larri eraman dute ospitalera, eta errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz bi noranzkoetan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri eraman dute Gasteizko ospitalera, auto batek eta kamioi batek istripua izan ostean. Ezbeharra astearte goizaldean gertatu da, 04:45ean, N-124 errepideko 28. kilometroan, Berantevilla parean, Araban.

Istripuaren ostean, larrialdi-zerbitzuek atera behar izan dute gidaria autotik, eta larri eraman dute Gasteizko ospitalera.

Errepidea hainbat orduz itxi dute bi noranzkoetan, istripua izan duten ibilgailuak bertatik eraman eta galtzada erabat garbitu arte. Lan horiek amaitutakoan, berriro ireki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Añanako Kuadrilla