Gizartea -

Rubiales auzia

Espainiako gizonezkoen selekzioko futbolariek arbuiatu egin dituzte Rubialesen "jokaera onartezinak"

RFEFko presidenteak Jenni Hermosori haren baimenik gabe musua eman eta bi astera, gizonezko futbolariek babesa agertu diete emakumezko jokalariei.

Comparecencia de los jugadores de la selección española masculina. EFE
Comparecencia de los jugadores de la selección española masculina. EFE
Comparecencia de los jugadores de la selección española masculina. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek errefusatu egin dituzte Luis Rubiales RFEFko presidentearen "jokaera onartezinak".

"Jokalari guztien artean ados jarri gara adierazpen hau idazteko", adierazi dute futbolariek, Las Rozasen eskainitako agerraldi batean. Hain zuzen ere, Alvaro Morata, Rodri Hernandez, Cesar Azpilicueta eta Marco Asensio jokalariek egin dute prentsaurrekoa, selekzio osoaren izenean, "espainiar futbolaren irudiari kalte egin dioten azken gertakizunak" baloratzeko.

Gizonezkoak "harro" agertu dira emakumeen garaipenarekin. Horien esanetan, Munduko Txapelketa irabazi izana "mugarri historikoa" da, eta "norabide aldaketa ekarriko du Espainiako emakumezkoen futbolean, emakume asko eta asko inspiratuz".

"Horregatik, elkartasuna erakutsi nahi diegu jokalariei, euren arrakasta itzalean geratu baita. Arbuiatu nahi ditugu Rubiales jaunaren jokaera onartezinak", esan dute Jenni Hermoso jokalariari baimenik gabe eman zion musuari buruz. 

Halaber, gaineratu dutenez, RFEFko presidentea "ez da egon karguak eskatzen duen mailan".

Horien esanetan, "kirola ordezkatzen duten balioen alde gaude", eta "Espainiako futbolak errespetua, inspirazioa, berdintasuna eta aniztasuna islatu behar ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa