Gizartea -

KORONABIRUSA

Gorenak irailetik aurrera ebatziko ditu enpresariek aurkeztutako helegiteak pandemiako murrizketengatik

Administrazioarekiko Auzien Salak 7.000 errekurtso ditu mahai gainean, baina 9.000 ere izan daitezke. Oro har, helegiteak oso antzekoak dira, eta horregatik, Auzitegi Gorenak sei edo zazpi aztertuko ditu jurisprudentzia ezartzeko.

Bilboko taberna bat itxita, pandemia garaian. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko taberna bat itxita, pandemia garaian
Bilboko taberna bat itxita, pandemia garaian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorena hilabete honetatik aurrera hasiko da pandemiako murrizketengatik enpresariek eta autonomoek aurkeztutako helegiteak ebazten.

Iturri juridikoek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, Administrazioarekiko Auzien Salak 7.000 errekurtso ditu mahai gainean, baina 9.000 ere izan daitezke. Helegite oldeari aurre egiteko, Auzitegiak ibilbide orri bat ezarri du.

Urte judiziala abiatzen denean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Bosgarren Sekzioak sei edo zazpi helegite aztertuko ditu jurisprudentzia ezartzeko.

Aipaturiko iturrien arabera, errekurtsoak, oro har, antzekoak dira, eta horietan enpresari eta autonomoek kalte ordain ekonomikoak eskatzen dituzte pandemia garaian ezarri ziren murrizketengatik.

Dena dela, ñabardura batzuk badaude. Adibidez, batzuk lehenengo eta bigarren alarma egoerari lotutakoak dira, beste batzuk Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen erabakien aurkakoak, eta beste zenbaitek negozioen erabateko itxierari edota ordutegi eta aforo mugei egiten die erreferentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresak Koronabirusa