Gizartea -
Eurien ondorioak
Lau familia ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi ondoren
Azken egunetako eurien ondorioz, harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.
EITB Media
Lau familia etxetik ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi eta gero.
Udaletik azaldu dutenez, azken egunetako eurien ondorioz harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.
Hori dela eta, badaezpada, 10 pertsonak etxetik kanpo pasatuko dute gaua, eta Udalak hotela eskaini die.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea