Gizartea -
Sexu erasoa
Emakume batek eraso matxista jasan zuen Bakioko jaietan
Udalak eraso mota honen aurkako protokoloa jarri zuen martxan. Biktimak ihes egitea lortu zuen, eta Berdintasun Kontseiluak prestatutako tresnekin artatu zuten.
Agentziak | EITB Media
Emakume batek "intentsitate handiko" eraso matxista bat jasan zuen asteazken goizaldean Bakion. Ondorioz, Bakioko Udalak eraso horien aurka jarduteko protokoloa aktibatu zuen.
Bakio jaiak ospatzen ari da egunotan, eta erasoa txosnen esparruaren kanpoaldean gertatu zen irailaren 29tik 30erako gauean.
Udalak ohar bidez azaldu duenez, biktimak "ihes egitea" lortu zuen. Ondoren, "Berdintasun Kontseiluak gaitutako tresnekin" artatu zuten.
Halaber, "erasoa jasan duen emakumearekiko errespetu osoa" eskatu du, eta "gaitz sozial horri aurre egiteko estrategietan" azpimarra jartzeko eskatu du.
Asteazkenean, hilak 30, elkarretaratzea egin zen "erasoa salatzeko eta erasoa jasan duen pertsonari elkartasuna adierazteko".