Gizartea -

Sexu-erasoak

Elkarretaratzea egin dute Burlatan adingabe batek jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko

Ehunka lagun bildu dira herriko udaletxeko plazan. Udala epaiketan herri-akusazio gisa aurkeztea aztertzen ari da.

Elkarretarazea Burlatan, adingabe batek jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Argazkia: EFE.
Elkarretarazea Burlatan, adingabe batek jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Argazkia: EFE.
Elkarretarazea Burlatan, adingabe batek jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute gaur, asteazkena, Burlatako udaletxearen aurrean, herriko jaietan adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko eta biktimari laguntzeko.

Elkarretaratzeak 15 minutu iraun du, eta "Eraso sexistarik gabe, Burlata aske" mezua zuen pankarta bat erakutsi dute.

Burlatako bizilagunekin batera, hanbat agintari izan dira elkarretaratzean biktimari babesa agertzeko, hala nola Felix Taberna Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea, Begoña Alfaro hirugarren presidenteordea, Berta Arizkun Burlatako alkatea eta hainbat alderditako parlamentu eta udal ordezkariak.

Burlatako Udalak "salaketa eta gaitzespen sutsua" agertu du jaietan, abuztuaren 16ko gauean, adingabe baten aurka egindako sexu-erasoaren aurrean. Alkateak komunikabideen aurrean azaldu duenez, atxilotuaren epaiketan herri-akusazio gisa aurkeztea aztertuko dute, eta herritarren erantzuna positibotzat jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Sexu erasoak