Gizartea -

Indarkeria matxista

Erretiratuta zegoen polizia batek emazte ohia hil du Alziran (Valentzia)

Gizonak atxikita izan du emakumea zenbait orduz, eta, ondoren, tiro egin dio eta bere buruaz beste egin du.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erretiratuta zegoen polizia batek emazte ohia hil du Alzira herrian (Valentzia), eta, ondoren, bere buruaz beste egin du.

Espainiako Poliziatik azaldu dutenez, gizona gotortu egin da etxebizitza batean, emakumea atxikita zuela, eta, ordu batzuk geroago, tiro bat eman dio.

Familiaren arabera, biktima seme batekin joan da etxebizitzara, arropa eta beste hainbat gauza jasotzera, senar-emazte ohiak bananduta baitzeuden.

Krimen matxistak ez dira kasu bakanak. Gaur bertan, 49 urteko beste gizon batek emaztea hil du Bejarren (Salamanca). 2003tik, 1.200 emakume baino gehiago hil dituzte gizonezko bikotekide edo bikotekide ohiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Valentziako Erkidegoa