Gizartea -

HILKETA MATXISTA

Gizon batek bikotekidea hil du Bejarren (Salamanca)

Erasotzailea atxilotu egin dute. Aita eta anaiaren aurkako indarkeria-salaketak zituen, eta, krimena egin ondoren, bere burua zubibide batetik botatzeko mehatxua egin du, baina atxilotzea lortu dute.

Gizonezko bat atxilotu dute Bejarren bikotekidea hiltzea egotzita. Argazkia: EFE
Gizonezko bat atxilotu dute Bejarren bikotekidea hiltzea egotzita. Argazkia: EFE
Gizonezko bat atxilotu dute Bejarren bikotekidea hiltzea egotzita. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du ustez emaztea hiltzeagatik Bejarren (Salamanca). Ondoren, gizonak A-66 autobiako biaduktu batetik bere burua botatzeko mehatxua egin du, Espainiako Gobernuaren Salamancako Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.

06:00ak aldera, Poliziak gizonezko baten deia jaso du, bikotekidea hil duela eta bere buruaz beste egingo zuela esanez. Bikotearen etxebizitzara joan diren agenteek 36 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, buruan kolpe handi bat zuela.

Ordu eta erdi geroago, polizia-agenteek, Guardia Zibilaren laguntzarekin, ustezko erasotzailea atxilotu dute, zubibidetik jaisteko konbentzitu ostean.

Atxilotuak aita eta anaiaren aurkako indarkeria-salaketak zituen. Hildako emakumeak, berriz, aurreko bikotekideen aurkako salaketak zituen, tratu txarrak tarteko, baina ez zuen ustezko hiltzailearen aurkako salaketarik jarrita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak