Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Hil egin da Donibane Garazitik gertu izandako istripuan larri zauritutako 26 urteko emakumea

Ezbeharra igandean jazo zen, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda. Autoetako batean zihoan emakumea larri zauritu zen, eta atzo zendu zen ospitalean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean, Buztintze-Hiriberrin, Donibane Garazitik gertu, jazo zen trafiko-istripuan larri zauritutako 26 urteko emakumea ospitalean hil da biharamunean, astelehenarekin, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez.

Ezbeharra igande eguerdian jazo zen, 12:55 aldera. Bi ibilgailuk aurrez aurre egin zuten talka, eta gidarietako bat, 26 urteko emakumea, bihotz-biriketako geldialdia zuela heldu zen Baionako erietxera. Bertan hil da biharamunean.

Beste ibilgailuan zihoazen 33 urteko emakume bat eta 7 urteko haur bat arin zauritu ziren, eta ospitalera eraman zituzten. Ibilgailu berean zihoazen 35 urteko gizon bat eta 4 urteko beste haur bat, berriz, onik atera ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iparraldea Donibane Garazi argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak