Gizartea -

Gipuzkoa

Aske utzi dute Lazkaoko elkarte gastronomiko baten aurka eskopetaz tiro egiteagatik atxilotutako gizona

51 urteko gizona larunbatean atxilotu zuten, eskopetaz lokalaren kontra tiroka ari zela. Une horretan, bi pertsona zeuden lokalean, garbiketa lanetan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Guardiako epaileak aske utzi du joan den larunbatean Lazkaoko (Gipuzkoa) elkarte gastronomiko baten aurka eskopetaz tiro egiten ari zela atxilotu zuten 51 urteko gizonezkoa. Ez zuen kalte pertsonalik eragin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbat goizeko zortziak aldera, Ertzaintzari jakinarazi zioten su armak zermatzan eta tiroka ari zen gizon bat zegoela Lazkaoko kaleetan, antza denez, Esparru elkarte gastronomikoaren fatxadaren kontra.

Berehala bertaratu ziren polizia taldeek susmagarria indargabetzea eta armagabetzea lortu zuten. Susmagarriak bi eskopeta zeramatzan, eta atxilotu egin zuten.

Jarraian, egiaztatu ahal izan zuten lokal horretako ateak talka ugari zituela, eta barruan bi pertsona zeudela, antza, garbiketa lanetan. Horietako batek lesio arin bat zuen perdigoi kolpearen ondorioz.

Lehenago ere sozietate horretan istiluren bat izan zuela jakin ondoren, ertzain etxera eraman zuten atxilotua, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak egiteko. Tolosako guardiako epailearen aurrera eraman dute astelehen honetan, eta aske geratu da deklaratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaiko herriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Goierri eskualdea