Gizartea -

NAFARROA

61 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, 22 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, Iturrama auzoan, ibilgailu baten barruan. Epailearen aurretik igaro ondoren, ustezko erasotzailea aske gelditu da, urruntze aginduarekin.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 61 urteko gizon bat atxilotu du asteburuan, 22 urteko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Sexu erasoa ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, Iturrama auzoan, ibilgailu baten barruan.

Emakumeak Udaltzaingoaren aurrean jarritako salaketaren arabera, aurretik elkar ezagutzen zuten, eta gizonarekin hitzordua egina zuen, ibilgailu baten barruan. Une batean, lo hartu zuen, eta eraso egiten ari zitzaionean esnatu zen. Autotik atera eta Udaltzaingoari deitu zion orduan.

Udaltzaingoak ondorengo orduetan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Epailearen aurretik igaro ondoren, aske gelditu da, urruntze aginduarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Espainian Nafarroa gaur Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Feminismoa gaur Sexu erasoak