Gizartea -
Ipar Euskal Herria
26 urteko emakume bat larri zauritu da Donibane Garazitik gertu izandako trafiko-istripu batean
Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka. Autoetako batean zihoan emakumea larri zauritu da; bestean zihoazen emakume bat eta haur bat, berriz, arin zauritu dira.
EITB MEDIA
Istripu larri bat gertatu da igande honetan, 12:55 aldera, Buztintze-Hiriberrin, Donibane Garazitik gertu, eta hiru pertsona zauritu dira, France Bluek jakinarazi duenez.
Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, eta gidarietako batek, 26 urteko emakume batek, bihotz-biriketako geldialdia zuen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Ondorioz, helikopteroz eraman dute Baionako ospitalera.
Beste ibilgailuan zihoazen 33 urteko emakume bat eta 7 urteko haur bat arin zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte. Ibilgailu berean zihoazen 35 urteko gizon bat eta 4 urteko beste haur bat, berriz, onik atera dira.