Gizartea -

Trafikoa

Hainbat istripuren eraginak konponduta, normaltasuna da nagusi berriro euskal errepideetan

Hainbat autoren arteko talka baten ondorioz, A-8 autobidea itxi behar izan dute Barakaldon, Kantabriara bidean. AP-68 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta A-1 errepidean, Irungo noranzkoan, ere izan dira istripuak, eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira azken horretan.

Auto-pilaketak areagotzen ari dira Barakaldo inguruan. Argazkia: Trafiko
Auto-pilaketak areagotzen ari dira Barakaldo inguruan. Argazkia: Trafiko
Auto-pilaketak areagotzen ari dira Barakaldo inguruan. Argazkia: Trafiko

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz, A-8ko hiru erreiak itxi behar izan dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, 123. kilometroan, Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira bertan. 19:45ean Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, errepidea garbitu eta erreiak zabaldu ostean, normaltasuna berreskuratu da bertan. 

Gasteizen, A-1eko 352. kilometroan, hainbat ibilgailuren arteko istripua bat izan da, eta, ondorioz, 2 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. Hor ere, baina, ibilgailuak erretiratu bezain pronto konpondu dira arazoak.

Beste istripu bat izan da AP-68ko 39. kilometroan, Urkabustaizen, Bilborako noranzkoan, eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira. 19:30erako ireki dute itxitako erreia, eta ibilgailuen ohiko joan-etorria berreskuratu du errepideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak