Gizartea -
aste nagusia
25 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean
Atxiloketa horietatik 13 lapurretagatik izan dira, bat ukituengatik, bi lesioengatik eta beste bat droga-trafikoagatik.
eitb media
Udalak jakitera eman duenez, guztira 25 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean: 13, lapurreta eta ebasketekin lotuta —delitu ohikoenak—; bat, ukituengatik; bi, lesioengatik, eta beste bat, droga-trafikoagatik.
Aurreko gauean ukituengatik salaketa bat jaso zuen pertsona bat atxilotu dute bart. Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen, eta bideozaintzako kameren irudiak ikuskatu ostean, ukituen ustezko egilea atxilotu du.