Gizartea -

Polemika

Espainiako Futbol Federazioak premiazko batzarra deitu du, Rubialesen inguruan sortutako polemikaren ostean

Bilera lurraldeko futbol federazioek egindako bileraren ostean deitu da. Horrela eskatu baitzuten, presidenteari haien babes osoa helaraziz. Momentuz, ez dirudi Rubialesek bere kargua utziko duenik.

Luis Rubiales. Foto de archivo.
Luis Rubiales. Foto de archivo.
Luis Rubiales. Foto de archivo.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) premiazko Ezohiko Batzar Orokorra deitu du ostiralerako, emakumezkoen Munduko Txapelpetako finalean Luis Rubialesen inguruan sortutako polemikaren ostean. Eztabaida presidenteak Jennifer Hermoso jokalariari musu bat emateagatik sortu zen, Ingalaterraren arteko finalean Espainiak lortutako garaipenaren ospakizunean. Bilera Las Rozaseko Futbolaren Hiriko egoitza gauzatuko da.

"Igandean Espainiako Selekzioak Sydneyn irabazi zuen Munduko Txapelketako garaipenaren ospakizunean sortutako azken gertakarien ondoren, Federazioan osotasun gaiei buruzko barne-eginbideak ireki direla jakinarazten da, baita aplika daitezkeen gainerako protokoloak ere", azaldu du Federazioak.

Asanblea lurraldeko futbol federazioek asteartean egindako urgentziazko bileraren ostean deitu da. Izan ere, horretan, federazioek horrela eskatu baitzuten, presidenteari haien babes osoa helaraziz.

Aldiz, herrialdeko hainbat erakundeek agintariaren dimisioa eskatu dute; hala nola, Futbol Entrenatzaileen Prestakuntzarako Zentro Nazionalak (CENAFE). Horrekin batera, Espainiako Gobernuko presidenteak ere Rubialesek dimisioa aurkeztu beharko lukeela adierazi zuen, sare sozialen bitartez zabaldutako barkamena "nahikoa ez" dela gaineratuz.

Polemikatik at

Luis Rubialesen inguruan sortutako polemikaren ondorioz, presidenteak ez du kargua uztea baloratzen. Hala, bost urteko agintaldiaren unerik latzenean, ez dirudi kritikei aurre egiteko agerpenik egingo duenik.

EFE agentziaren informazioen arabera, Rubialesek selekzioaren espedizioaren buru izaten jarraituko du eta, horrenbestez, ez dute RFEFko agintariek aurreikusitako planak aldatu.

Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE), bere partez, Kirolaren Legeak ezarritakoa presidentearekin aplikatzea eskatu du, Jennifer Hermosori ahoan emandako musua "gertakari tamalgarria" izan dela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Munduko Futbol Txapelketa Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emakumeen kirola Matxismoa gaur