Gizartea -
indarkeria matxista
Foruzaingoa adingabe bati eginiko sexu-eraso bat ikertzen ari da Burlatan
Adingabeak bart jarri du salaketa Burlatako Udaltzaingoan, eta horrek Polizia Autonomikoaren esku utzi du ikerketa. Festak ospatzen ari dira bertan.
eitb media
Foruzaingoa adingabe bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Burlatan. Egunotan herriko festetan murgilduta daude bertan, eta bart salatu dute.
Adingabeak bart jarri du salaketa Burlatako Udaltzaingoan, eta horrek Polizia Autonomikoaren esku utzi du ikerketa. Foruzaingoak kasu horietarako protokoloa abiatu du, eta probak bilatu eta lekukoen testigantzak biltzeari ekin dio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea