Gizartea -

Kantabria

Getxoko bi neska erreskatatu dituzte helikopteroz, Liendon itsasgorak isolatuta

Larrialdiei Aurre Egiteko Zentroak helikopteroa bidali du, itsasoz erreskatatzeko zailtasunak zirela eta. 17 eta 18 urteko gazteak onik daude.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako Gobernuaren helikoptero batek Getxoko 17 eta 18 urteko bi neska erreskatatu ditu astearte honetan Erilloko badian, Liendon, harrapatuta geratu ondoren.

14:30 aldera jakinarazi diote 112 zerbitzuari bi neska isolatuta zeudela bertan, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zentroak helikopteroa bidali du, uretatik itsasontzi bat erabiliz erreskatatzea zailagoa izango baitzen.

Bertatik azaldu dutenez, helikopterora igo dituzte biak, biak onik zeudela, garabia erabiliz, eta gune seguru batera eraman dituzte.

Larrialdiei Aurre Egiteko Zentroak Itsas Salbamenduari eta Guardia Zibilari ere eman die gertatutakoaren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko herriak Getxo Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kantabria gertakariak