Gizartea -
Karabela portugesak
Pertsona bat artatu dute Ondarretan, karabela portugesaren ziztadagatik
Udaleko Hondartza Zerbitzuak bandera gorria jarri, eta 15:00etatik bainatzea debekatuta egon den arren, bandera horia jarri du berriro. Bi karabela jaso dituzte Ondarretan, baina ez da ziztada gehiagorik izan.
EITB Media
Pertsona bat artatu dute larrialdi zerbitzuek igande goizean karabela portuges batek Donostiako Ondarreta hondartzako uretan egindako ziztada baten ondorioz.
Protokoloaren 3. kasua aplikatuz (ziztada bat erregistratu baina ale gehiago ikusten ez den kasuetarako), hasiera batean hondartza horretan bandera horia jarri duten arren, Udaleko Hondartza Zerbitzuak bandera gorria jarri du ondoren, eta 15:00etatik aurrera bainatzea debekatuta egon da, Donostiako Udaleko iturriek EITBri jakinarazi diotenez.
Arratsaldean, bandera horia jarri dute berriro, ez baita ziztada gehiagorik izan. Gaur, bi karabela erretiratu dituzte Ondarretako hondartzan.