Gizartea -

Sutea

Hamabi pertsona artatu dituzte Gasteizko garaje batean izandako sute baten ondorioz

Keak bost solairuko lau ataritako etxebizitzak kaltetu ditu, eta bizilagunak etxetik atera dituzte.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun zerbitzuek hamabi pertsona artatu dituzte igande honetan Gasteizko Arriagana kaleko garaje komunitario batean piztutako suteak eragindako kearen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, sua 07:30ean piztu da ibilgailu batean (kiskalita geratu da), eta beste hiru autori ere eragin die.

Suak eragindako keak bost solairuko eraikinaren lau atarietako etxebizitzei eragin die, eta suhiltzaileek bizilagunak atera dituzte. 08:00etarako itzali dute erabat.

Hainbat anbulantziatan bertaratu diren osasun-zerbitzuek dozena bat pertsona artatu dituzte, baina horietako bat ere ez dute osasun-zentroetara eraman behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak