Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Gizon bat itota hil da Gixunen, eta larri zauritutako beste bat erreskatatu dute Biarritzen
Iparraldeko kostaldea alerta egoeran dago, Lapurdiko hondartzetan bainulari bat baino gehiago eraman baitute korronte biziek.
EITB Media
25 urteko gizon bat hil zen larunbat honetan Gixuneko zingiran, hamar metroko altueratik uretara salto eginda desagertu ostean. Larrialdi zerbitzuek ordu eta erdi geroago aurkitu zuten gorpua. Gainera, beste gizon bat ere larri erreskatatu zuten Biarritzen, hori ere itota.
Akitania Berriko eskualdea alerta egoeran dago, Lapurdiko hondartzetan bainulari bat baino gehiago eraman baitute korronte biziek.
Atzoko egunean zehar hainbat erreskate egin zituzten Iparraldeko kostaldean, eta horien artean gertakari larriena Biarritzeko Milady hondartzan izan zen, non erreskate zerbitzuek 30 urte inguruko gizon bat uretatik atera behar izan zuten. Bertan suspertzea lortu zuten, eta uneotan larri dago ospitalean.