Gizartea -

Beroa

Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa

Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.

Urbisu (Kanpezu, Araba). Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Urbisu (Kanpezu, Araba). Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Urbisu (Kanpezu, Araba). Argazkia: Javier Lana Zuñiga

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Kanpezu herriak 37 graduko tenperatura maximoa izan du 16:00ak aldera, eta Guardiak, Espejok eta Agurainek (Araba) 36 ºC neurtu dituzte. Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren (Bizkaia) 34 ºC eta Arrasaten (Gipuzkoa) 33 ºC.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko 14:00etatik 19: 00etara, tenperatura oso altuengatik.

Arratsaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan ekialde-hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da, baina, egunaren amaieran, iparraldera biratzea espero da, eta bolada gogorrekin tenperaturak behera egingo du.

79 urteko gizon bat hil da Gipuzkoan, eta 74 pertsona artatu behar izan dituzte Osakidetzako osasun-zentroetako larrialdi-zerbitzuetan, azken hiru egunetan izandako tenperatura altuen ondorioz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Bero-boladak Arabako Mendialdeko azken ordukoak Guardiako argazkiak