Gizartea -
Donostia
100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.
EITB Media
Bandera gorria jarri dute gaur Donostiako Zurriola hondartzan, bi ziztada izan baitira. Kontxan, Ondarretan eta Santa Klara uhartean, berriz, bandera horia jarri dute karabela portugesaak daudelako.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, "ale asko" sartzen ari dira Aquariumaren eta Santa Klara uhartearen artean, eta azken horren eta Loretopearen artean.
Haize- eta marea-baldintzak "aproposak dira", eta "nolabait espero zen" karabela portugesak iristea Donostiako hondartzetara.
Orain arte, 100etik gora atera dituzte badian uretatik.
01:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea