Gizartea -
Trafikoa
Ertzaintza lekuko bila ari da bart Donostiako saihesbidean hil zen gizonaren istripuaren inguruan
Ezbeharrean 50 urteko gizonezkoa hil zen. 21:45ean gertatu zen, GI20 errepidearen 8. kilometroaren parean, Aritzetarako noranzkoan, Loiola auzoaren inguruetan.
eitb media
Ertzaintza lekuko bila ari da, atzo gauean Donostiako saihesbidean izan zen trafiko istripua argitzeko. Ezbeharrean 50 urteko gizonezko bat hil zen.
Istripua 21:45ean gertatu zen, GI-20 errepidearen 8. kilometroaren parean, Aritzetarako noranzkoan, Loiola auzoaren inguruetan.
Ertzaintzak eskatu du informaziorik eman dezakeen edozein pertsona ikerketa abiatu duten agenteekin harremanetan jartzeko, 943539119 telefonoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea