Gizartea -
Trafikoa
Pertsona bat hil da BI-623 errepidean, Mañarian, autoa irauli eta su hartuta
Urkiolako mendatera doan errepidea guztiz itxi dute, eta ilarak sortu dira.
EITB Media
Pertsona bat hil da gaur trafiko istripuan, BI-623 errepidean, Urkiolako mendatean, eta Mañarian (Bizkaia). Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, auto bat bidetik atera da, irauli egin da eta, ondoren, su hartu du. Bertan hil da gidaria.
Ezbeharra 12:40 aldera jazo da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, Durangoko noranzkoan zihoan ibilgailua bidetik irten eta irauli egin da. Su hartu du berehala, eta larrialdietarako zerbitzuak bertaratu direnerako, gidaria hilda zegoen.
Ertzaintzak guztiz itxi du bidea, bi noranzkoetan, eta ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea