Gizartea -
HONDARTZAK
Bandera gorria Donostiako Kontxa hondartzan, karabela portugesengatik
Kontxan, bandera gorria jarri dute 14 urteko neskato batek horietako baten ziztada jaso eta gero. Ondarretan, bandera horia jarri dute horrelakoak ikusi ostean. Zurriolan, ostera, itsasoaren egoeragatik jarri dute gorria.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostian, Kontxako hondartzan, bainatzea debekatu dute, karabela portugesak atzeman eta horietako batek 14 urteko neskato bat ziztatu ostean. Ondarretan, bandera horia jarri dute karabela portugesak agertu direlako. Zurriolan, ostera, itsasoaren egoeragatik jarri dute gorria.
Bizkaiko hondartzetan, bandera gorriak eta horiak dira nagusi, Arenan, Muriolan, Isuntzan eta Arrigorrin salbu, lau horietan berdea baitago.
Bandera gorria dago Arenan, Azkorrin, Barinatxen, Atxabiribilen, Bakion, Aritzatxun, Laidan eta Lagan, olatu handiak baitituzte.
Ereaga, Arrigunaga, Plentzia, Gorliz, Armintza, Laidatxu, Toña, San Antonio, Ea, Ogella eta Karraspioko hondartzetan, berriz, bandera horia dute, itsasoaren egoera txarra baita.