Gizartea -

Osakidetza

Europako 5 herrialdetan erabil daiteke Osakidetzaren errezeta elektronikoa

Portugal, Kroazia, Polonia eta Finlandian ez ezik, aurrerantzean Estonian ere erabili ahalko da errezeta elektronikoa.

Argazkia: EITB Media.
Argazkia: EITB Media.
Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste herrialde bat sartu dute Osakidetzaren txartel elektronikoa erabil daitekeen herrialdeen zerrendan: Estonia. Orain arte, Portugalen, Kroazian, Polonian eta Finlandian erabil zitekeen. 2025erako, 25 herrialdetan erabili ahal izatea espero da. Historia klinikoa eskuratu eta farmazietan sendagaiak jasotzeko aukera izango da horrela horietan guztietan.

2018an hasi zen erabilera hori zabaltzen, Espainiako autonomia-erkidegoetan erabiltzeko aukera ezarri zenean, eta onura asko dakartza: sendagaiak egoki erabiltzea errazten du, sendagaietarako sarbidea arintzen du, tratamenduak agindu ostean osasun-zentroetara bisitak egitea saihesten du, errezetak ez galtzea dakar (paperezkoak maiz galtzen ziren) eta erabiltzailearen segurtasuna eta erosotasuna areagotzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Portugal Finlandia Zer gertatu da gaur Varsovian? Farmaziak