Gizartea -
Jazoera
Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste pertsona bat arma zuri batekin eraso eginda
Amara auzoko taberna batean izandako liskar batean atxilotuak beste pertsona bat zauritu du, arma zuri batekin. Biktima arin zauritu da, eta bere kabuz joan da osasun zentro batera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizonezko bat atxilotu dute larunbat arratsalde honetan Donostiako taberna batean, beste pertsona bat arma zuri batekin eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Jazoera 14:00ak aldera gertatu da, Amara auzoko taberna batean. Argitu gabeko arrazoiengatik, bi pertsonen arteko liskarra izan da, eta horietako batek bestea arma zuriz zauritu du.
Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez, biktima arin zauritu da, eta bere kabuz joan da osasun zentro batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea