Gizartea -

Sutea

Amatatu dute Petronorren Muskizko lantegian piztutako sutea

Behin segurtasun protokoloak aktibatuta, lantegiak berak duen suhiltzaile zerbitzuak itzali du 1. findegian piztutako sutea. Zorionez, ez da inor zauritu.

Muskizko lantegia, artxiboko argazki batean. EFE
Muskizko lantegia, artxiboko argazki batean.
Muskizko lantegia, artxiboko argazki batean. EFE

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizean Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen lantegian, baina handik ordubetera itzali dute, Bizkaiko suhiltzaileek eta Petronorrek berak jakinarazi dutenez. Ez da inor zauritu

Garrak 06:00ak aldera piztu dira 1. findegian, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren 12 bat suhiltzaile ibilgailu bertaratu dira, baina lantegiak berak duen suhiltzaile taldeak itzali du sutea, iturrion arabera. 

3. mailako sute industriala izan da piztutakoa, eta segurtasun protokoloa aktibatu dute. Garrak urrunetik ikus zitezkeen goizeko lehen orduan, baina arin jardun dute suhiltzaileek eta suteak ez du ondorio larririk izan. 

Bizkaiko Aldundiaren arabera, 07:20ak aldera itzali dute. Petronorrek ikerketa abiatu du sutea zerk eragin duen argitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Petronor Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak