Gizartea -

Homofobia

Gazte batek eraso homofoboa jasan du Elantxoben, Madalena egunean

Bermeoko Udalak iragan larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du gaur, eta babesa adierazi dio biktimari. Gainera, Udalak esan du ez duela eraso gehiago onartuko.

Bermeoko (Bizkaia) udaletxearen balkoia. Irudia: Bermeoko Udala
Bermeoko (Bizkaia) udaletxearen balkoia. Irudia: Bermeoko Udala
Bermeoko (Bizkaia) udaletxearen balkoia. Irudia: Bermeoko Udala

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Madalena jaietan gazte batek Elantxoben jasandako eraso homofoboa gaitzetsi du gaur Bermeoko Udalak.

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Udalak gertatutakoa salatu du, biktimari babesa adierazi dio eta eraso gehiago ez dituela onartuko adierazi du.

Madalen eguna Bermeon eta Elantxoben ospatzen da, urtero jende ugari biltzen dutenak.

Duela gutxi, Bermeoko Udalak eta herriko talde feministek salatu dute azken hilabetean lau eraso matxista izan direla herri horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Jaiak LGTBI