Gizartea -

Hondartzak

Karabela portugaldarrak hauteman dituzte Bizkaiko bost hondartzatan, eta bainatzea debekatu dute Gorlizen

Kaltetutako hondartza gehienetan, itsasoaren egoeragatik bainatzea debekatzen duen bandera gorria zegoen, eta, gainera, eguna fresko eta oso lainotuta egon da Bizkaiko kostaldean. Hori dela eta, jende gutxi ibili da hareatzetan.

Bandera gorria eta medusena, gaur, Arena hondartzan.
Bandera gorria eta medusena, gaur, Arena hondartzan.
Bandera gorria eta medusena, gaur, Arena hondartzan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaintza zerbitzuek karabela portugaldarrak atzeman dituzte Bizkaiko bost hondartzatan, eta Gorlizen bainatzea debekatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Kaltetutako hondartzetako batean ere ez dute ziztadarik jasan bainulariek, Aldunditik zehaztu dutenez.

Gorlizen sei karabela portugaldar aurkitu dituzte, eta horregatik bainatzea debekatu dute, baina Plentziako hondartzan, aurrekoarekin lotuta, ez dute bat ere aurkitu.

Era berean, ale bat edo bi aurkitu dira La Arenan (Muskiz-Zierbena), Arrietara eta La Salvaje hondartzetan (biak Sopelan eta itsaslabar bakar batek banatuta) eta Bakion.

Horietan guztietan, marmoken aurkako protokoloa aktibatu dute: alerta-bandera bat jarri dute (hondo zurikoa, bi marmokaren marrazki urdinarekin), eta hondartzako megafoniatik abisuak eman dituzte.

Kaltetutako hondartza gehienetan, itsasoaren egoera dela-eta bainatzea debekatzen duen bandera gorria zegoen, eta, gainera, eguna fresko eta oso lainotuta egon da Bizkaiko kostaldean. Hori dela eta, jende gutxi ibili da hareatzetan.

Joan den astean, karabela portugaldarra aurkitu zuten Gipuzkoako hainbat hondartzatan, eta hainbat bainularik ziztadak jasan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gorliz albisteak Uda Animalia basatiak Kantauri itsasoa Bizkaiko Foru Aldundia