Gizartea -
Kalteak
Mercedesek Gasteizen duen lantegiko mila ibilgailu kaltetu dira osteguneko txingor-ekaitzaren ondorioz
Enpresa kalteak aztertzen ari da peritu talde batekin batera.
Agentziak | EITB Media
Gasteizko Mecedes lantegian mila ibilgailu inguru kaltetu dira joan den ostegunean Arabako hiriburuan izandako txingor-ekaitzaren ondorioz.
Enpresa bera eta peritu talde bat ari dira kalteak aztertzen.
Ibilgailuak Lakua eta Judiz artean zeuden, Gasteizen, eta txingorrak kalte txikiak sortu ditu horietan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea