Gizartea -
Indarkeria matxista
15 sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Batzorde Lokalaren arabera
Bien bitartean, Mugimendu Feministak salatu du 20 bat sexu eraso izan direla. Iratxe Alvarezek nabarmendu du uztailaren 8an, intentsitate handiko erasoa gertatu zela Iruñeko Zabalguneko etxebizitza batean, hain zuzen ere Gazteluko Plazako puntu morean artatu zutena.
EITB Media
Sanferminetako ekuatorera iritsi garen honetan, azken egunetako sexu erasoen salaketak pilatzen doaz. Batzorde Lokalak 15 sexu eraso eta hamaika atxilotu izan direla jakinarazi duen bitartean, Mugimendu Feministak bestelako datua helarazi dio Euskadi Irratiari, 20 sexu eraso inguru izan direla, hain justu.
Mugimendu feministako Iratxe Alvarezek nabarmendu du uztailaren 8an, intentsitate handikoa Iruñeko zabalguneko etxebizitza batean, hain zuzen ere Gatzeluko Plazako puntu morean artatu zutena.
Foruzaingoak bart gizon bat atxilotu du Iruñean, sanferminen testuinguruan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Nafarroako poliziak jakinarazi duenez. Iturrion arabera, gizasemea Gazteluko Plazan hartu zuten atxilo emakume bati ukituak egitea leporatuta.
Salaketak egunetik egunera pilatzen doaz eta Hain justu, horiek guztiak salatzeko elkarretaratzea deitu du Iruñerriko Mugimendu Feministak (Gazteluko Plazan, 21:00etan). Bilkurarekin bat egin dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ere.
Asteburuan izandako eraso eta atxiloketei dagokienez, uztailaren 7ko gauean, Iruñeko erdialdeko etxebizitza batean emakume bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona aske geratu da azken orduetan, biktimarengandik urruntze agindua duela.
Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak kazetariei baieztatu die datua, eta eraso sexistak irmo salatu ditu. Azpimarratu duenez, Iruñeko Udaleko kideak elkarretaratzean izango dira gaur, "batasun instituzionalaren irudia" emateko. Izan ere, "kontua ez da bakarrik egunotan erasoak gaitzestea, baizik eta urte guztian prebentzio lanak egitea".