Gizartea -
EZBEHARRA
8 urteko haur bat itota hil da Zaragozako Casetas auzoko udal igerilekuan
Igerilekua itxi dute, segurtasun arrazoiengatik, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
8 urteko haur bat itota hil da igande honetan Zaragozako Casetas auzoko udal igerilekuan.
Adingabea instalazioan zegoen, senideekin batera, eta igerileku txiki batean zegoen. Zentroko sorosleak berehala atera du, eta bizkortzeko teknika egokiak erabili ditu. Protokoloa aktibatu du, eta osasun-zerbitzuei abisua eman die.
Soroslea 45 minutuz suspertzen saiatu den arren, adingabea hil egin da, Udaleko iturriek Eferi jakinarazi diotenez.
Igerilekua itxi dute, segurtasun arrazoiengatik, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.
Zaragozako Udalak laguntza psikologikoa eskainiko dio familiari.