Gizartea -
Indarkeria matxista
Minutu bateko isilunea eta elkarretaratzea Logroñon, larunbateko hilketa matxista salatzeko
El Espolonen egin dute minutuko isilunea eguerdian, eta 19:00etan elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren aurkako horma-irudiaren aurrean.
agentziak | eitb media
Logroñoko herritarrak eta erakundeak kalera atera dira gaur larunbat honetan izandako hilketa matxista salatzeko. Minutuko isilunea egin dute Logroñoko El Espolonen eguerdian, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak deituta, eta arratsaldean elkarretaratzea, 19:00etan, indarkeria matxistaren aurkako horma-irudiaren ondoan.
Elastiko laranja edo zuriz joan dira herritar asko, "0 tolerantzia" bertan idatzirik zeramatela.
34 urteko emakumearen hilketa atzo arratsaldean gertatu zen, 14:30 aldera, Martinez Flamarique plazako 1.ean. Gurasoak hiru seme-alabarekin bizi ziren, eta gizona hiruak (adingabeak) hiltzen saiatu zen errekan itota, baina txikienak ihes egitea lortu zuenean zapuztu egin zuen bere asmoa.
Gizonezkoa, 44 urtekoa, atxilotuta dago eta aitortu egin du hilketa egin izana.
Adingabeak, bestalde, zerbitzu sozialen esku daude, eta ikerketa sekretupean dago.