Gizartea -
SANFERMINAK 2023
Bi pertsona espetxeratu dituzte Iruñeko Foruen plazan sakelako telefonoak lapurtzeagatik
Bestalde, Foruzaingoak bi pertsona atxilotu zituen Gorraizen, su artifizialen zarata aprobetxatuta etxeetan lapurretan egiteko prestatzen ari zirela.
agentziak | eitb media
Iruñeko 4. insturkzio epaitegiak espetxeratzea agindu du 32 urteko bi pertsonarentzat Iruñeko Foruen Plazan sakelako telefonoak lapurtzeagatik.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, larunbateko goizaldeko ordubatean, lanetik kanpo zegoen agente batek gazte batzuk ikusi zituen bi gizonezko atxikitzen saiatzen. Agentea gerturatu egin zen eta bi gazte atxilotu zituen. Atxilotuak Foruen plazatik korrika ihes egiten saiatu ziren, eta bidean telefonoak bota zituzten.
Lapurretaren biktimetako batek unean bertan berreskuratu zuen telefonoa.
Bi atxilotu Gorraizeko etxebizitzetan lapurretan egitera zihoazenean
Bestalde, Foruzaingoak bi pertsona atxilotu zituen larunbat goizaldean bertan Gorraizeko etxebizitza batzuetan lapurretan egitera zihoazela. Su artifizialen garaian izan ohi diren lapurretei aurre egiteko dispositiboak atzeman zituen.
Foruzaingoko drone batek atzeman zituen bi pertsonak etxebizitzetatik gertu dagoen zelai batean ezkutatuta. Bi ustezko gaizkileek lapurretan egiteko tresna guztiak zituzten.
Dronea ikusi zutenean lasterka hasi ziren, baina droneak jarraitu egin zituen eta Foruzaingoak harrapatu eta atxilotu egin zituen.
Atxilotuek aurrekariak zituzten antzeko ekintzengatik, eta uste dute horrelako delituak egin dituen talde bateko kideak zirela.