Gizartea -
TRAFIKOA
88 urteko gizon donostiar bat hil da Urnietan izan den trafiko istripu batean, A-15ean
Eguerdian gertatu da bi ibilgailuren arteko talka, eta hildakoaz gain, lau pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera. Errepidea erabat itxi dute Donostiako noranzkoan, baina 15:00ak aldera berriro zegoen zabalik.
eitb media
Gizonezko bat hil da A-15 errepidean gertatu den auto-istripu batean, Urnietan, eta errepidea guztiz itxi dute Donostiako norantzan 15:00ak aldera arte. Hildakoa 88 urteko Donostiako bizilaguna zen.
Eguerdian izan da ezbeharra, eta bi autok izan dute istripua. Gizonezkoa lekuan bertan hil da, eta lau pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera.
Zauritu guztiak ibilgailu batean zihoazen, eta hildako gizona bakarrik zegoen istripua izan duen ibilgailuan.
Ezbeharraren ondorioz Hernaniko itxi egin dute errepidea Hernaniko noranzkoan, eta zirkulazioa Mandazubiko biribilgunetik bideratu dute.
Horrek auto-ilarak eragin ditu, eta hiru kilometrora iritsi dira une batzuetan. Hiru bat orduz egon da errepidea itxita.