Gizartea -

Abisua

Ertzaintzak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri batez ohartarazi nahi du

Antza denez, telefono mugikorrean SMS bat jasotzen da esaten duena alaba edo semea dirurik gabe geratu dela eta whatsapp bidez hitz egin nahi duela. Whatsappen dirua eskatzen hasten dira.

Telefonoa. Argazkia: pixabay
Telefonoa. Argazkia: pixabay
Telefonoa. Argazkia: pixabay

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri bat atzeman du ekainaren amaieran eta uztaileko lehenengo egunetan.

Antza denez, telefono mugikorrean SMS bat jasotzen da (+34 aurrezenbakia duen zenbaki batetik), era honetako testu batekin: "Hola mama, mi teléfono está roto, este es el número nuevo. ¿Puedes mandarme un wasap?". WhatsApp bidez harremanetan jartzean, ustezko iruzurgileek bankuko transferentzia telematiko bat, diru-kopuru txiki bat, eskatzen dute. Biktimak eskatzailea semea edo alaba dela interpretatzen badu eta transferentzia telematikoa egiten badu, iruzurra burututa dago.

Ertzaintzatik gomendio hauek eman dituzte gure sakelako telefonoen bidez egiten diren era horretako iruzurrak saihesteko:

- Inoiz ez klikatu igorle ezezagun edo susmagarri baten SMS bateko esteketan.

- Ez jarraitu gure telefonora iristen zaizkigun estekak, horien jatorriaz zalantza egiten badugu.

- Sartu aurretik, egiaztatu url helbideak.

- Ez jaitsi biltegi ofizialetan ez dagoen aplikaziorik.

- Ez eman datu pertsonalik egiaztatu gabeko telefono-deien bidez.

- Filtratu igorle ezezagunen SMS spamak izan daitezkeenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza WhatsApp Delituak Iruzurrak albisteak Telefonia mugikorra albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak