Gizartea -

Euskara

Konstituzionalak baliogabetu egin du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen EAEko udal legea

Euskadiko Justizia Auzitegiko Administrazio Auzietarako aretoak sustatuko galderari erantzunez etorri da epaia. Auzitegiak ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko udal legearen seigarren artikuluak Konstituzioa urratzen du, "lehentasunezko tratua" ematen diolako euskarari.

Konstituzionalak bertan behera utzi du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen legea
Konstituzionalak bertan behera utzi du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen legea
Konstituzionalak bertan behera utzi du udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen legea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak udaletan euskara bakarrik erabiltzea ahalbidetzen duen legea baliogabetu du, euskarari "lehentasunezko tratua" ematen diola uste baitu. Konstituzionalak uste du Udal Legearen seigarren artikuluaren bigarren atalak urratu egiten duela Espainiako Konstituzioa, hizkuntza ofizial baten aurrean, besteari lehentasuna ematen diolako.

Zehazki, dio "neurrigabeko desoreka" eragiten duela, eta tokiko erakundeetako ordezkarien hizkuntza eskubideak urratzen dituela, hain justu ezartzen baitu herritarrek euskaraz ez dakitela justifikatu beharra daukatela, gaztelerazko komunikazioa ahalbidetzeko.

Hau da, Konstituzioaren aurkakoa jo du, udal ordezkarien euskararen ezagutza falta izatea baldintza, komunikazio ofizialak gazteleraz egin ahal izateko: esaterako, bilera deialdiak, gai zerrendak, mozioak, irizpenak edo aktak. Hala, artikulu horrek udal ordezkarien hizkuntza hauturako eskubidea urratzen duela ebatzi du eta baliogabe utzi du.

Epaiak azaltzen duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek, botere publiko diren aldetik, ezin dute lehentasunik izan bi hizkuntza ofizialetako baten alde". Halaber adierazi du "auzitegi honek behin eta berriz" adierazi duela "herritarrek eskubidea dutela gaztelania edo autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala erabiltzeko erakunde publiko guztiekiko harremanetan".

Konstituzionaltasun galdera Euskadiko Auzitegi Nagusiko administrazio auzietarako aretoak sustatuta iritsi zen Konstituzio Auzitegira. Epaia, Cesar Tolosa magistratuak idatzi du eta boto partikularra eman dute, Laura Diez eta Ramon Saez magistratuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Euskal herriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala